2012-05-08

KURTSO AMAIERAKO BIDAIA

Kurtsoa amaitzen ari dela, gogoratzea guraso guztieei kurtso amaierako bidaia gero eta hurbilago dagoela. Lehenengo bileran eman genizuen bidaiaren proiektua, hemen eskegiko dugu berriz bada ezpada...

Garrantzitsua da lehen bailen izenak ematea, jakiteko zein ikasleek etorriko diren.

Izenak emateko.

Emailez: edmima.emm@gmail.com

Telefenoa: 912345678


BILERA INFORMATIBOA, SARE SOZIALAK

Datorren astean., Maiatzak 16an gurasoentzako bilera informatibo batzuk egingo dira.

Bilera honetan modan dagoen gai bati buruz hitz egingo dizuegu...Sare Sozialak.

Hitzaldi honen helburu nagusiena gurasoei sare sozialen aurkezpen bat egitea da,non zer diren azalduko dugu,zer motak dauden,sare hauen abantailak eta desabantailak azaltzen saiatuko gara, etab.

Bilera hau eskolako informatika gelan egingo da,guraso guztiak ordenadore baten erabilpena egin ahal izateko.

Bilera honekin nahi dugu zuek,guraso bezala,iraganean zure seme-alabek erabiliko dituzten sareak aldez aurretik zuek ezagutzea,hauen erabilpen egokia egin dezaten.

Espero dugu zuen parte hartzea!




2012-05-04

IGERILEKURA!!


Igeri egitera goaz!!

Ikasturtea amaitzear dago, eta ekainaren lehenengo astean Gamarrako igerilekura joango gara!!

Horretarako, motxilan zer eraman behar dugu?
-Bainujantzia
-Toalla
-Txanoa
-Mangitoak (beharrezkoak badira)
-Hamaiketakoa

Gamarrara joateko autobus bat hartuko dugu ikastolan. Beraz, beste edozein egun bat bezala joan behar gara klasera, baina motxilan daramaguna aldatuta.

Psikomotrizitateko irakasleak proposaturiko irteera da. Urte hontan psikomotrizitatea lantzeko aukera guztiak erabili ditu, baina ez uretan. Beraz, haurrak betiko errutinatik ateratzeko, eta haurren trebetasun eta abileziak  uretan lantzeko, Gamarra toki aproposena dela pentsatu dugu. Igeri egiterakoan psikomotrizitatea asko lantzen delako, hala ere, uratik kanpo hainbat jolas eta aktibitate egingo ditugu ere.

Gurasoek lasai egon, irakasle dezente egongo garelako zuen seme-alabak zaintzeko. Gainera, Gamarrako igerilekuak sokorristak dituzte, hala ere, ez da ezer gertatuko.






2012-04-27

ARTIUM!!!


ARTIUMera goaz!!

Hurrengo asteazkenean, maiatzak 2, programatutako irteera, Gasteizko ARTIUMa Frantzia kalean dagoen museoa da, eta autobusez joango gara.  

Arabako ARTIUM Gasteiz, Araba eta Euskal Herriko kultur egituraren funtsezko partea da, Espainiako panorama artistikoaren gune garrantzizkoenetako bat izateaz gainera.

Autobusa 10.30tan aterako da, erakusketa aretoak 11tan zabaltzen dituelako ateak. Beraz, betiko ordu berean etorri behar zarete, goizeko 8.30tan, 10.30taraino klase normalak egingo ditugulako.

13.30k aldera bueltan egongo gara, etxera bazkaltzera joateko. Arratsaldean klasera bueltatu behar garelako, ARTIUM museoan ikusi dugun guztiaz hitz egiteko, eta gure iritziak beste guztiekin elkartrukatzeko, zer gustatu zaigun gehien, zer gutxien..eta abar!

Ondoren, ume bakoitzak kuadro moduko bat egingo du. Artiumean bezala, gure kuadroak  ikastetxeko pasiloetatik itsasteko. Horrela. ikastetxeko pertsona guztiek ikusteko aukera izango dute, Artiumean egongo balira bezala. Baina kasu honetan, umeak izango dira artistak edo margolariak.

ARTIUMeko Informazio gehiago

2012-04-20

SAN PRUDENTZIO!!

San Prudentzio eguna heltzear dago!! Apirilak 27-28 egunak!! Arabatarron festa handia!!

Geratzen zaigun aste honetan San Prudentzio egunerako prestatuko gara klasean!! Egun hau "retreta"-rekin hasten da eta ondoren "dandorrada"-rekin jarraitzen du.

Gu klasean abestia eta danborrada landuko ditugu, beraz, gogoan izan hurrengo astelehenean danborra eta makilak ekarri behar dituzuela!!

Baita ere, San Prudentzio eguneko jantzia preparatuko dugu!! Amantala zuria eta sukaldariek daramaten txanoa!!

Denon parte hartzea behar dugu, pasaden urtean egindako danborrada gainditzeko!! Ez da erraza izango, beraz...animatu zaitez!!! Aupa San Prudentzio!!

Hona hemen, Danborradaren bideo bat!


Informazio gehigarria: San prudentzio  jaiaren programa

2012-04-17

UDABERRIKO TXANGOA!

Ailegatu da aurten egingo dugun....UDABERRIKO TXANGOA!

Pasaden urten Zadorra ibaira joan ginen, gogoratzen al zarete? Han animali eta landare mota asko ikusi genituen! Ze ondo pasa genuen!

Aurten, klasea Armentiara joango gara! Zer da Armentia? Non Dago? Armentia, Gasteizko mendi txiki bateko herri txiki bat da. San Prudentzio egunean (Apirilak 28), arabatar guztiok joaten gara hara, bertan zelai berde handiak aurkitzen ditugulako, erromeri handi batek inguratuta.

San Prudentzio eguna heltzear dagoenez, aproposa iruditu zaigu Armentia bizitatzea. Horrela, San Prudentzio egunean joatean lekua ezaguna izateko. 

Baina kontuz...Armentia ez da herri txiki bakar bat! BASO bat badu ere! Ea auten animali asko ikusten ditugun ere...


Momentu hontan natura ikasten ari garenez, txango honekin lortu nahi duguna zera da: Haurrak naturarekin, bai landare baita animaliekin ere, kontaktuan jartzea. Horretarako, Urtxintxaren unitate didaktiko batean oinarritu gara.


Gainera, hilabete bat atzean egin genuen murala, bete dezakegu Armentian jasotako hostoekin.

Autobusa goizeko 9tan aterako da ikastolatik. Han, Armentiako gida batek bere herria eta basoa erakutsiko digu hainbat jolas egiten ditugun bitartean. Ondoren, hamaiketakoa hartuko dugu eta 12.30tan autobusa ikastolara bueltatuko da.

Eguraldiak dio EGUZKIA aterako dela, eta ez duela euririk egingo!!! Iujuuuuuuuuuu....ANIMATU ZAITEZ!!